XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

hemendik kilometro gutxira jaio zen, hemengo komentuan bizi izan zen urte luzeetan (1777-1809), eta hemen idatzi zituen goian aipaturiko liburu horretan datozen sermoiak.

Dena dela, Aita Migel ez da euskal idazle edota sermolari bakarra Markinako Karmeldarren artean: honen komentuko lagun batek idatzia da gaztelaniaz eta euskaraz liburu hau Guía de colmeneros o tratado práctico de abejas...Erle Gobernatzaillen Guidariya, edo erleac gobernatzeco modua... hainbat urte geroago argitaratua, 1827an.

Eta batez ere Aita Bartolome Santa Teresarena aipatu beharra dago, entzute handiko euskal idazle eta sermolaria, hainbat urtetan Aita Migelekin Markinako komentuan bizi izan zena, hau baino askoz gazteagoa izan arren...

Aita Migel hor agertzen zaigu, ez Markinako beste Karmeldar sermolari eta idazleen artean soilik, baita Euskal Herriko beste askoren artean ere: goian aipaturiko Kardaberaz eta Mendiburu, Joan Antonio Ubillos, 1707-1789, Martin Duhalde (1733-1804), Joan Bautista Agirre (1742-1823), Jose Ignazio Gerrico (1740-1824), Pedro Antonio Añibarro (1748-1830), Pedro Astarloa (1751-1821 ), Joakin Lizarraga (1748-1 835), Joan Mateo Zabala (1777-1840), Joan Antonio Mogel (1745-1804), etab. ditu garaikide.

Euskal Idazle karmeldarrak

Frantzisko Ondarra da Fr. Migelen bizitza eta lana aztertu dituena eta Antonio Unzueta Fr. Jose Arakistain-i dagokiona aztertu duena.

Aita Migel hain ezaguna ez bada ere, bere-berea zen ekarpena eskaintzen dio euskal munduari.

Aita Ondarra euskaltzainak lan ederra egin du: Sarreran Aita Migelen datu biografikoak agertzen dizkigu eta haren euskarazko 19 sermoien iruzkin linguistikoa egin ondoren, sermoien testuak argiaratzen ditu, ohar askorekin horniturik; azkenez, Aita Migelen Hiztegi eta Adizkitegiarekin osatzen du bere lan zehatza.